Frutak de la A a la Z:
Masusta

Denboraldiko egutegia
Nola aukeratu eta kontserbatu
Abuztu amaieran eta irailean biltzen dira. 7-10 egunez kontserbatzen dira, tenperatura eta hezetasun erlatibo jakin batzuetan. Etxean, hozkailuan gorde behar dira, eta 3 egunez egon behar dute egoera ezin hobean.
Fruta-mota hau aukeratzean, koloreari erreparatzea komeni da, distiratsua eta bizia izan behar baitu. Ukitzean tinko eta lehor egon behar dute, bigunak eta hezeak lehenago hondatzen baitira. Deshidratatu egiten direlako, pikor txikiak pitzatu egiten direlako edo lizundu egiten direlako hondatzen dira.
Normalean, aroma elikagaiaren itxurarekin batera agertzen da, eta oso fruta lurrinduak izan ohi dira.
Ez dira helduta ez dauden fruituak eskuratu behar, jada etxean helduko direla pentsatuz, hori ez baita gertatuko. Helduegiak erostea ere ez da komeni, zukua galtzen baitute.
