Skip to main content
Consejos y salud :: Kontserbazioa eta biltegiratzea

Kontserbazioa eta biltegiratzea

Fruta freskoek ez dute kontserbazio baldintza berezirik behar (aski dira toki freskoak, lehorrak eta eguzki argitik babestuak), nahiz eta hozkailuaren hotzik txikieneko aldean gorde ditzakegun, beti beste elikagai batzuetatik isolatuak, haien bizitza baliagarria luzatzeko. Gorde aurretik, garrantzitsua da, baldin badago, lurra, harrak, barraskiloak eta abar kentzea.

  • Fruta delikatuak: 2 egunera arte (marrubiak, masustak, etab.)
  • Fruta hezurdunak: 7 egunera arte (aranak, abrikotak...)
  • Zitrikoak: 10 egunera arte (laranjak, mandarinak, limoia eta lima, etab.)
  • Platanoak belztu egiten dira hozkailuan gordetzen baditugu, baina horien elikadura-kalitatea galdu gabe. Azala iluntzea ekidin daiteke egunkari-paperean biltzen baditugu.

Iraupen motzeko frutak (bananak, melokotoia, udareak...) eta iraupen luzekoak (zitrikoak, sagarrak...) ez ditugu elkarrekin gorde behar, zapore arraroak sor daitezkeelako eta errazago honda daitezkeelako.

Jan daitekeen baino fruta gehiago dagoenean edo urteko beste sasoi batean sasoiko fruta bat dastatu nahi denean, izoztu egin dezakegu. Hauek dira izozteko frutarik egokienak: anana, sagarra, abrikota, pomeloa, marrubia eta gerezi iluna (ez 6 hilabete baino gehiago). Aldiz, ez dira egokiak kolore argiko gereziak eta aranak, mahatsak eta ia fruta tropikal guztiak. Heltze-mailari dagokionez, fruta, oro har, izozte-egoera onean dagoenean jotzen da egokitzat.