Frutak Atik Zra:
Txirimoia

Denboraldia
Propietateak
Anonazeoen familiakoa da fruta hau. Eskualde tropikaletako 800 bat zuhaitz-espeziek osatzen dute, eta fruituak bakan eta mamitsuak dira. Anona generoak 120 espezie ditu, eta horietatik 20 inguru Amerika tropikalean eta Europako hegoaldean landatzen dira, fruituengatik. Txirimoiotik dator, 8 metrorainoko altuera har dezakeen zuhaitzetik.
Elikadura-propietateak
Ura du osagai nagusia. Karbohidratoen ekarpena nabarmentzen da, hauen artean glukosa eta fruktosa direlarik nagusi. Gantz eta proteina gutxiko elikagaia da, baina azukre-eduki handia duenez, balio kaloriko nahiko handia du. Beste mantenugai batzuei dagokienez, potasio eta C bitamina iturri ona da.
Potasioa nerbio-bulkada transmititzeko eta sortzeko eta muskuluen jarduera normalerako beharrezkoa den minerala da, eta zelularen barruko eta kanpoko ur-orekan parte hartzen du. C bitaminak, berriz, lagundu egiten du kolagenoa, hezurrak, hortzak eta globulu gorriak sortzen, eta lagundu egiten du elikagaiek burdina xurgatzen eta infekzioei aurre egiten. Gainera, funtzio antioxidatzailea ere betetzen du. Zuntz gehiago duenez, heste-igarotzea hobetzen du, eta hainbat alterazio eta gaixotasuni laguntzen die.
| Zati jangarriaren konposizioa, 100 gramoko | |
|---|---|
| Kaloriak | 87 |
| Karbohidratoak (g) | 20 |
| Zuntza (g) | 1,9 |
| Potasioa (mg) | 382 |
| Magnesioa (mg) | 18 |
| C bitamina (mg) | 18 |
| Azido folikoa (mcg) | 12,6 |
| mcg = mikrogramoak | |
Osasunerako propietateak
Fruta gozo, zaporetsu eta mamitsua da, jateko erraza; aski da erditik zatitu eta koilara baten laguntzaz hartzea. Itxura, elikadura-ezaugarri eta zaporeagatik, oso gomendagarria da haurrentzat (haziak kontuan hartuta), gazteentzat, helduentzat, kirolarientzat, haurdun dauden emakumeentzat edo bularra ematen ari diren amentzat eta adineko pertsonentzat.
Zuntz asko duenez, ezaugarri laxanteak ditu. Zuntzak idorreria prebenitzen edo hobetzen du, odoleko kolesterol-tasak murrizten laguntzen du eta gluzemia (odoleko azukre-maila) ondo kontrolatzen laguntzen du diabetesa duen pertsonarengan. Diabetesa edo gizentasuna izanez gero, hobe da fruta txikiak hautatzea, karbohidrato asko dituztelako. Gainera, potasio ugari eta sodio gutxi dutenez, oso egokiak dira hipertentsio arteriala edo odol-hodietako eta bihotzeko gaixotasunak dituztenentzat. Potasioa hartzeko, giltzurrun-gutxiegitasuna dutenek eta mineral horretan dieta berezi kontrolatuak behar dituztenek hartu behar dute kontuan. Potasioa kanporatzen duten diuretikoak hartzen dituztenek, berriz, mineral hori ugari izaten dute txirimoietan.
C bitaminak indartu egiten du gure immunologia-sistema edo organismoaren defentsen sistema, eta lagundu egiten du endekapenezko gaixotasunak, gaixotasun kardiobaskularrak eta baita minbizia ere izateko arriskua murrizten. Era berean, elikagaien burdina xurgatzen laguntzeko gaitasuna du, eta, beraz, anemia ferropenikoa hobetzen edo prebenitzen du. Bizi-egoera batzuetan, C bitaminaren behar organikoak handituta daude: haurdunaldia, edoskitzea, tabakismoa, zenbait medikamenturen erabilera, estresa eta defentsa gutxituak, kirol-jarduera bizia, minbizia eta hanturazko gaixotasun kronikoak.
