Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Tamarillo

Tamarillo :: Propietateak

Propietateak

Fruitu horri "zuhaitz-tomate" (tomatearekin duen antzagatik), tomate frantses edo zifomandra ere deitzen zaio eta, patata edo tomatea bezala, Solanazeoen familiakoa da: alkaloideak ekoizten dituzten landare amerikarren 2.300 espezie biltzen ditu, horietatik hogeita hamar inguru bakarrik hazten direlarik.

Elikadura-propietateak

Ura du osagai nagusia. Balio kaloriko apaleko fruitua da, karbohidratoz hornitua. A eta C probitamina ugari ditu, eragin antioxidatzailea du eta, proportzio txikiagoan, B multzoko beste bitamina batzuk ere bai, hala nola B6 edo piridoxina, beharrezkoa baita nerbio-sistemak behar bezala funtziona dezan. Zuntz asko izaten du (disolbagarria, pektina), eta horrek hobetu egiten du hesteetako igarotze-prozesua. Mineralei dagokienez, potasioa nabarmentzen da eta magnesioa, proportzio txikiagoan. C bitaminak lagundu egiten du kolagenoa, hezurrak, hortzak eta globulu gorriak sortzen, eta lagundu egiten du elikagaiek burdina xurgatzen eta infekzioei aurre egiten. A probitamina edo beta karotenoa A bitamina bihurtzen da gure organismoan, behar duen neurrian. A bitamina funtsezkoa da ikusmenerako, larruazala, ilea, mukosak eta hezurrak egoera onean edukitzeko eta sistema immunologikoak ongi funtziona dezan. Bi bitamina horiek, gainera, funtzio antioxidatzailea betetzen dute.

Potasioa nerbio-bulkada transmititzeko eta sortzeko eta muskuluen jarduera normalerako beharrezkoa den minerala da, eta zelularen barruko eta kanpoko ur-orekan parte hartzen du. Magnesioa hesteen, nerbioen eta muskuluen funtzionamenduarekin lotzen da, hezur eta hortzen parte da, immunitatea hobetzen du eta eragin laxante leuna du.

Zati jangarriaren konposizioa, 100 gramoko 
Kaloriak31
Karbohidratoak (g)4
Zuntza (g)3
Potasioa (mg)319
Magnesioa (mg)21
C bitamina (mg)29
Burdina (mg)0,7
mcg = mikrogramoak

Osasunerako propietateak

Zaporea eta itxura direla eta, ñabarduretan eta mantenugaietan aberasten duten beste elikagai batzuekin konbinatzen du, eta, beraz, haurrek, gazteek, helduek, kirolariek, haurdun dauden emakumeek edo bularra ematen duten amek eta adineko pertsonek kontsumi dezakete.

A probitamina eta C bitamina ugari dituztenez, egokia da bitamina horiek gabeziak izateko arrisku handiagoa dutenentzat: zitrikoak, piperra edo beste barazki batzuk (gure elikaduran C bitaminaren iturri ia bakarra dira) onartzen ez dituztenentzat; gantz gutxiko dieta egin behar dutenentzat eta, beraz, A bitamina gutxi dutenentzat edo nutrizio-premiak areagotuta dituztenentzat. Egoera horietako batzuk dira: hazkunde-aldiak, haurdunaldiak eta amagandiko edoskitzea. Halaber, tabakoa, alkohol gehiegi edatea, sendagai jakin batzuk erabiltzea, estres-egoerak eta defentsa gutxituak, jarduera fisiko bizia, minbizia, digestio-galerak eta hanturazko gaixotasun kronikoak; horiek guztiek aprobetxamendua gutxitzen dute eta mantenugaiak gaizki xurgatzea eragiten dute.

A eta C bitaminek, herdoilaren aurkakoak izaki, lagundu egiten dute hainbat gaixotasun izateko arriskua gutxitzen, besteak beste, bihotz-hodietakoak, endekapenezkoak eta baita minbizia ere. Gainera, C bitaminak elikagaien burdinaren absortzioa areagotzen duenez, anemia ferropenikoa izanez gero aholkatzen da, burdina ugari duten elikagaiekin edo mineral horren gehigarriekin batera, horrek indarberritzea bizkortzen baitu.

Zuntz asko duenez, ezaugarri laxanteak ditu. Zuntzak idorreria prebenitzen edo hobetzen du, odoleko kolesterol-tasak murrizten laguntzen du eta gluzemia ondo kontrolatzen laguntzen du diabetesa duen pertsonarengan. Asetze-efektua eragiten du, eta horrek mesede egiten die pisua galtzeko dieta egiten duten pertsonei.

Potasioa, berriz, giltzurrun-gutxiegitasuna dutenek eta mineral horretan dieta kontrolatuak behar dituztenek hartu beharko dute kontuan. Potasioa kanporatzen duten diuretikoak hartzen dituztenek, berriz, mineral hori mangoan ugaria denez, potasioa hartuko dute.