Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Endrina

Endrina :: Jatorria eta barietateak

Jatorria eta barietateak

Fruta horiek Asian eta Europan dute jatorria, eta egoera basatian ikus daitezke bide-bazterretan edo uharretan. Lur heze eta karetsuetan hazten dira, eta 1.500 metroko altitudean ere aurki daitezke. Udan eta udazkenean heltzen dira. Gaur egun, helburu komertzialekin landatzen dira espezieak; beraz, erraza da merkatu espezializatuetan aurkitzea. Azken urteotan, Europako ekialdeko hainbat herrialdetan eta Estatu Batuetan hasi dira basarana landatzen. Espainian bere laborantza zabalduz joan da patxarana ekoizten duen industria hornitzeko, basaranak lehengai gisa erabiltzen dituen edari nafarra.

Drupa edo pikor txikiak dira, more-koloreko esfera-formakoak, eta hazi leun eta biribila dute. Kolore urdin iluna dute, ia beltza, eta purpura (pruina) koloreko geruza fin-fin batez estalita daude. Geruza horrek kolore more zurixka ematen dio, eta hatzarekin ukitu ondoren, desagertu egiten da.