01
Frutaka-tik Z-ra:
Alkejenje

Denboraldiko egutegia
U
O
M
A
M
E
U
A
I
U
A
A
Nola aukeratu eta kontserbatu
Fruta hori erosteko garairik egokiena udaren amaieran eta udazkenean izaten da, abuztutik azarora arte heltzen baitira.
Ale irmoak aukeratu behar dira, kolore uniformekoak eta kolperik edo ubeldurarik gabeak. Oro har, beren mintzean bilduta merkaturatzen dira; beraz, heldutasun-maila egiaztatzea komeni da, frutetako baten bilgarria kenduz. Erostean, arretaz begiratu behar da bilgarriaren barruan zer distira duen, kalitate onekoa dela adierazten baitu.
Etxean, hozkailuan gorde behar dira, gutxienez 4 ºC-an.