Frutaka-tik Z-ra:
Mangostan

Denboraldiko egutegia
Nola aukeratu eta kontserbatu
Urte osoan heltzen da, beraz, edozein garaitan mangostanaz gozatzeko aukera dugu. Eragozpena, garestia izatea.
Ukitu gabe dauden aleak aukeratu behar dira, kaltetuta ez daudenak eta hatzarekin presiopean arinki pasatzen direnak. Fruta fresko gisa hartu behar bada, hozkailuan gorde daiteke kontsumitu aurretik, hotz egon dadin. Hala ere, eta beste fruta tropikal batzuek bezala, ez ditu ondo jasaten hozte-tenperaturak. Mangostanak oso ondo hartzen ditu usainak, eta horregatik gomendatzen da ontzi hermetiko batean gordetzea.
Ur asko dute. Karbohidrato ugari dituenez, balio kaloriko handia du. Mineral edukiari dagokionez, potasio ugari du. Zuntza ere ematen du, eta horrek hobetu egiten du heste-igarotzea. Potasioa beharrezkoa da nerbio-bulkada transmititzeko eta sortzeko, muskuluen jarduera normalerako eta zelularen barruko eta kanpoko ur-orekan parte hartzen du.