Frutaka-tik Z-ra:
Mugurdia

Denboraldiko egutegia
Jatorria eta barietateak
Mugurdi gorria edo europarra Greziako Ida menditik dator, eta handik Italia, Herbehereak, Ingalaterra eta ondoren Ipar Amerikara zabaldu zen.
Mugurdi-barietateak
Gaur egun merkatuan dauden barietateak Europan dagoen fruitu gorriko zuhaitz basatitik (Rubus idaeus) eta Amerikako iparraldeko kolore gorri eta beltzeko espezie eta barietateetatik datoz, hala nola: Rubus strigosus (basa mugurdia), Rubus Occidentales (mugurdi beltza) eta Rubus neglectus (mugurdi morea).
Fruituak ematen dituzten urtaroaren arabera ere sailkatzen dira mugurdiak. Barietate gehienak udakoak dira, baina badira udazkeneko mugurdiak ere, eta, nahiz eta uzta txikiagoa izan, fruta horiek biltzeko epea luzatu egiten dute.
Mugurdiaren laborantza oso zabaldua dago mundu osoan, eta ia fruta-arbola eremu guztietan ekoizten da. Hego hemisferioan, ekoizle nagusia Txile da, eta, ondoren, Argentina. Ipar hemisferioan, ekoizle nagusiak Washington, Oregon eta Columbia Britainiarra (Kanada) dira.
Espainian labore horrek hazkunde handia izan du azken urteetan. Laborantza-eremu nagusia Huelvako probintzian dago, eta Europako mugurdi-ekoizpeneko eremurik garrantzitsuena da freskoko merkaturako. Katalunia, Granada eta Malaga dira beste eskualde ekoizleak.