Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Mugurdia

Frambuesa :: Nola aukeratu eta kontserbatu

Nola aukeratu eta kontserbatu

Mugurdiak, barietatearen arabera, modu mailakatuan heltzen dira udako hilabeteetan eta udazkena sartuta dagoenean; beraz, uztailean, abuztuan, irailean eta urrian dasta ditzakegu. Gainera, urte osoan zehar mugurdi izoztuak aurki daitezke.

Fruituek lodiak izan behar dute, mami sendokoak eta kolore distiratsu eta bizikoak. Gogor eta lizunik gabe egon behar dute, eta ukitzean lehor eta fresko sentitu behar dute. Zurtoinak kolore berde bizia izan beharko du.

Ondo helduta daudenean eta garraztasun guztia galdu dutenean biltzen dira mugurdiak. Heltzen den unean, mugurdia erraz bereizten da zurtoinetik. Fruta hori oso delikatua eta galkorra da; izan ere, zukuaz betetako ale ugari dituenez, oso sentiberak dira, eta manipulatzeak, beroak edo, besterik gabe, elkar ukitzeak hondatu egiten ditu itxura eta kalitatea. Behin etxean, garbitu gabe eta estali gabe gordetzea komeni da, ontzi lau batean, geruza bakar batean, eta hozkailuan hermetikoki itxita.