Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Irasagarra

Membrillo :: Nola aukeratu eta kontserbatu

Nola aukeratu eta kontserbatu

Irailaren amaieran hasten da lehen irasagarrak biltzeko garaia, eta, normalean, otsailera arte irauten du.

Irasagarrak erosteko, azala horixka duten aleak hautatu behar dira, osorik, kolperik eta ubeldurarik gabe. Azal berdea dutenak heldugabe daude, eta larruazaleko orbanek adierazten dute oso helduta daudela. Azken alderdi horrek ez du garrantzi handirik berehala kozinatu behar badira.

Irasagarrak bildu ondoren, bizpahiru hilabetez kontserbatzen diren frutak dira. Etxean, hozkailuan ongi kontserbatzen dira aste batzuetan, paperean bilduta eta bereizita. Irasagarra berde badago eta azkarrago heldu nahi bada, giroko tenperaturan eduki behar da.