Frutaka-tik Z-ra:
Irasagarra

Denboraldiko egutegia
Jatorria eta barietateak
Greziarrek Kretako Cydon hirian lortu zuten irasagar-mota bat ezagutzen zuten, eta hortik datorkio izen zientifikoa. Grezian, irasagarrondoak Afroditari, maitasunaren jainkosari, eskainita zeuden. Fruitu hori maitasunaren eta ugalkortasunaren sinboloa zen, eta ezkonberriek bat jan behar zuten eztei-gelara sartu aurretik.
Irasagarrondoa Europa hegoaldekoan eta Kaspiar itsasoaren ertzean dauden herrialdeetakoa da (Kaukaso, Persia eta Armeniako basoak). Gaur egun, modu naturalean hazten da Asiako erdialdean eta hego-mendebaldean (Armenia, Turkistan, Siria), eta Grezian, Balkanetako herrialdeetan eta Argentinan landatzen da. Espainian, Valentzian, Murtzian, Extremaduran eta Andaluzian daude landaketak.
Irasagarrondoaren barietateak
Ondoen zehaztutako barietateak honako hauek dira:
- Arrunta: tamaina ertaineko fruituak, urre-hori koloreko azala eta haragi usaintsua.
- Esferoidala: tamaina handikoa, azal horia eta mami usaintsua.
- De Fontenay: fruitu handiak, azal hori berdexka eta mami perfumatuarekin.
- Beste barietate batzuk ondo definituta daude: Portugaldikoa, Vau de Mau da, eta Espainian gehien merkaturatzen den barietatea Gigante de Wranja, kalibre oneko fruitu biribilduekin, azal leun eta latzarekin eta krema-koloreko eta zapore garratzeko mami trinkoarekin. Oso usaintsuak dira, kolore eta perfume bizikoak.