Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Guaiaba

Guayaba :: Jatorria eta barietateak

Jatorria eta barietateak

Erdialdeko Amerikatik datorren fruitua da, ia herrialde tropikal guztietan landatzen den arren. Honako herrialde hauetan lantzen da gehien: Mexiko, Brasil, Peru, India edo Boli Kosta. Espainian oso gutxi kontsumitzen da, nahiz eta duela denbora batetik hona Kanariar Uharteetan landatzen den.

Europan merkaturatzen diren barietateak batez ere Hegoafrikatik eta Brasildik inportatzen dira. Ikuspegi komertzial batetik, zuri eta gorrietan biltzen dira, mamiaren kolorearen arabera. Hauek dira barietate ezagunenak, jatorrizko herrialdearen arabera: Puerto Rico, mami zuriko guaiabak, 9 zentimetro luze eta 7 zentimetroko diametroa dutenak, 150 gramo inguruko pisuarekin; Afrikako Gorria, mami arrosakoa, 65 gramo inguruko pisua eta 6 zentimetroko diametroa duena; Atzerrikoa, 135 gramoko pisua, 8 zentimetroko luzera eta 7 zentimetroko diametroa duena eta Trujillo, 115 gramoko pisua eta 6,5 zentimetroko diametroa duena. Beste barietate batzuk ere badaude, hala nola: Gorria, Polonuevoa, Guayabita Sadonakoa (Nariño), Rosada eta Blanca Común Antiokiakoa eta Guayaba Agriakoa; tamaina, pisua eta ekoizteko modua bereizten dira.