01
Frutak Atik Zra:
Guaiaba

Denboraldia
U
O
M
A
M
E
U
A
I
U
A
A
Nola aukeratu eta kontserbatu
Freskoa udatik neguaren hasierara arte aurki daiteke merkatuetan. Oraindik erabat heldu gabe dauden baina irmotasuna galtzen hasiak diren ale berde horixkak aukeratu behar dira. Latatan, almibarretan eta xerratan ere saltzen da, eta, horri esker, urte osoan erabil daiteke. Guaiaba berdea giro-tenperaturan (20 ºC) uzten da heldu arte. Orduan, fruta horrek kolore horia hartzen du, eta behatzarekin pixka bat jaisten da presioaren eraginez. Gainera, badakigu jateko prest dagoela, usain handia botatzen baitu. Behin sasoian dagoela, lehenbailehen jatea komeni da, edo 8 ºC-ko tenperaturan edukitzea (hozkailuaren alderik hotzenean).
