01
Frutak de la A a la Z:
Andere-mahatsa

Denboraldiko egutegia
U
O
M
A
M
E
U
A
I
U
A
A
Jatorria eta barietateak
Fruta horiek Asian eta Europan dute jatorria, eta egoera basatian ikus daitezke bide-bazterretan edo uharretan. Lur hezeetan hazten dira eta kasu batzuetan, patxarana kasu, 1.500 metroko altitudean aurki daitezke. Udan eta udazkenean heltzen dira. Gaur egun, helburu komertzialekin landatzen dira espezieak; beraz, erraza da merkatu espezializatuetan aurkitzea. Hauek dira andere-mahats beltza ekoizten duten herrialde nagusiak: Italia, Belgika, Holanda eta Ingalaterra.

Barietate aipagarrienak:
- Andere-mahats gorria: (Ribes rubrum L. ): bi barietate oso ezagun dira: Laxto's 1 zenbakia eta Red Lake. Egoera basatian, uhar hezeetan eta erreketatik hurbil egoten dira. Baia globulutsuak dira, eta lukuak osatuz hazten dira. Zuhaitzetik zintzilik daude, mahats zeharrargi ñimiñoak bailiran. Zaporea aldatu egiten zaio azidotik garratzera, eta nahiko zaporegabeak izatera irits daitezke.
- Andere mahats beltza: (Ribes nigrum L.): zapore mingotsa eta oso garratza dute, eta ez dira gordinik jaten. Barietaterik ezagunenak Laxton's giant eta uzta berantiarreko Baldwin dira. Frantzian, andere-mahats beltz onenak Dijon inguruan loratzen dira, eta han erabiltzen dira Creme casis likore ospetsua prestatzeko.
- Andere-mahats zuria: (Ribes rubrum): gutxi landatutako barietateak dira, zurixka edo arrosa-kolorekoak, garrantzitsuenak Holandako Versailleise Blanche, Blanche Juterborg eta Blanca direlarik.
