Skip to main content
01

Frutak de la A a la Z:

Andere-mahatsa

Grosella :: Nola aukeratu eta kontserbatu

Nola aukeratu eta kontserbatu

Abuztuan eta irailean eros daiteke. Itxuraz hauskorra den arren, egoera onean mantentzen da 3 eta 10 egun bitartean. Fruta mota hori aukeratzean, komeni da koloreari erreparatzea, distiratsua eta bizia izan behar baitu. Ukitzean tinko eta lehor egon behar dute, bigunak eta hezeak lehenago hondatzen baitira. Deshidratatu egiten direlako, pikor txikiak pitzatu egiten direlako edo lizundu egiten direlako hondatzen dira. Ohikoa izaten da usaina elikagaiaren itxurarekin batera agertzea, eta oso fruta lurrinduak izaten dira. Gogoan izan behar da ez dela komeni helduta ez dauden fruituak erostea, etxean helduta egongo direlako, ez baita halakorik gertatuko. Helduegiak erostea ere ez da komeni, zukua galtzen baitute.