Frutak Atik Zra:
Abrikot-orejoiak

Denboraldiko egutegia
Jatorria eta barietateak
Fruta lehortuak, hala nola abrikot eta melokotoizko orejoiak, aranak, mahaspasak eta abrikot lehortuak, herrialde askotako sukaldaritza tradizionalaren parte ziren Erdi Aroan. Garai hartako Europan, txahal-tartak aranekin eta datilekin dastatzen ziren, ozpinetan ondutako arraina mahaspasa eta abrikoteekin eta ahateak frutekin batera. Enpanada handietan, idi-, oilasko-, arrautza-, datil-, okaran- eta mahaspasa-nahasketa zegoen, espezia ugariz hornitua eta azafraiaz goratua. Turkian, Iranen, Saudi Arabian, Yemenen eta Afrika iparraldeko herrialdeetan ohikoa da oraindik arkumea aranekin, abrikotekin, almendrekin, eztiarekin eta espeziekin, eta oilaskoa oraindik okaranekin, irasagarrekin, datilekin edo mahaspasekin prestatzen da.
Gaur egun, Turkia da orejoiak ekoizten dituen herrialde nagusia. Zehatzago esanda, Malatya (Turkian dago) orejoiak ekoizten dituen hiririk handiena da, eta “Orejoiaren Munduko Hiriburua” bezala ezagutzen da. Beste orejoi batzuk Iran, Uzbekistan, Txina eta Afganistangoak dira.
Abrikot lehortuak (orejoi ere deitzen zaie) abrikot freskoen hainbat barietatetatik lortzen dira. Abrikot turkiarra edo grekoa da orejoiak lortzeko barietaterik estimatuena.
Fruitu freskoak ur hotzetan eta berotan sartzen dira txandaka, eta horrek zuritzea errazten du. Ondoren, erditik zatitu eta hezurgabetu egiten dira, edo espiralean mozten dira txirbil ezaugarriak lortu arte, eta lehortu egiten dira. Horrela lortzen dira abrikot-orejoiak.
