Frutaka-tik Z-ra:
Pomeloa

Denboraldiko egutegia
Nola aukeratu eta kontserbatu
Pomeloak udaberrian loratzen dira, eta fruituak udazken eta negu artean heltzen dira barietateen arabera; beraz, urria eta martxoa bitartean kontsumitzen dira ondoen.
Ukigabe egon behar dute beti, kolperik eta ubeldurarik gabe.
Zitrikoak zukutsuak badira, pisutsuak izan behar dute; beraz, tamainari dagokionez pisurik handiena duten pomeloak aukeratuko ditugu, horrek esan nahi baitu zukuz beteta daudela. Pomeloa lizunen erasoaren aurrean oso sentikorra denez eta erraz hondatzen denez, zorroan zona gogortua edo bigunegia duen eta hatzen presioari gogor eusten ez dion edozein ale botako dugu. Giroko tenperaturan, pomeloak egoera onean kontserbatzen dira astebetez edo bi astez, baina hoztu egin daitezke, eta zukuak eta oskolak onartzen dute izoztea.