01
Frutaka-tik Z-ra:
Papaia

Denboraldiko egutegia
U
O
M
A
M
E
U
A
I
U
A
A
Jatorria eta barietateak
Jatorriz Mexikokoa da autore batzuen arabera, eta Peruko Andeetakoa beste batzuen arabera. Uste denez, Mexikotik, herrialde tropikal guztietara hedatu zen papaiaren laborantza. India, Brasil, Nigeria, Mexiko, Indonesia eta Dominikar Errepublika dira herrialde ekoizleak.
Papaia barietateak
Papaia mota ezberdinak daude. Hauek dira nagusiak:
- Hawaiko papaia: udare-forma du. 400 eta 800 gramo arteko pisua izan dezake. Bere barietateko gozoena da, eta horregatik erabiltzen da zukutarako.
- Papaya tainung: mamia gorria eta aroma sendoa dituelako nabarmentzen da. Gutxi gorabehera kilo bat pisatzen du.
- Papaia maradola: madari-forma du barietate honek ere, baina luzeagoa da. Pisua 1,5 eta 2 kilo bitartekoa izaten da.