Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Marrubia

Fresa :: Sukaldeko trikimailuak

Sukaldeko trikimailuak

Urrezko bi arau daude marrubiak eta lizarrak maneiatzeko orduan. Alde batetik, ez da komeni gehiegi manipulatzea, ezta berora jartzea ere. Gainera, zerbitzatu aurreko azken unean garbitu behar dira, isatsa kendu baino pixka bat lehenago, eta uretan utzi gabe, zukua gal ez dezaten.

Zapore gozo eta lurrintsua dutenez, marrubiak gozo-gozoak dira naturalean hartzen direnean, baina hainbat zerbitzatzeko moduak daude aukeran: txortenik eta azukrerik gabeak, piramide-itxuran jarriak, marrubi-hostoak toki desberdinetan jarrita, piper pixka batekin hautseztatuak edo laranja-zukuarekin, limoiarekin edo ozpin baltsamiko on batekin bustiak, zaporea areagotzeko. Beaujolais, bordele edo cavarekin ederki bustirik gelditzen dira. Pedunkuluak kendu zaizkien marrubiek zukua askatzen dute azukrez hautseztatuz gero.

Baratze-marrubiak jerezarekin

  • Denbora: 10-15 minutu
  • Prezioa: 5-10€
  • Zailtasuna: Oso erraza
  • Anoak: 4
  • Denboraldia: UDABERRIA
Osagaiak
  • 400 gramo lizar
  • 100 gramo azukre
  • kopa bat jerez gozo
  • koilarakada bat ozpin
  • 150 gramo esnegain
  • mihiko bizkotxoak.

Nola egiten den

Aukeratu baratze-marrubi helduak, baina leun samarrak; garbitu, zurtoinak kendu eta xukatzen utzi. Jarri ondo zabaldutako ontzi batean eta busti ozpinarekin. Utzi horrela 30 edo 40 minutuz.

Jarri azpil batean eta hautseztatu eskuzabal azukrearekin, eta ureztatu jerezarekin.

Jarri hozkailuan, mahaira eraman arte. Une batzuk lehenago, esne-gain azukreduna gehitzen zaie, piramidea osatuz. Erpinean, zurtoina eta hostoak dituen lizar bat jartzen da. Apaindu iturria inguruan bizkotxoak jarriz.

Marrubizko cupcakeak

  • Denbora: ordubete baino gehiago
  • Prezioa: 5-10€
  • Zailtasuna: ertaina
  • Anoak: 4
  • Denboraldia: udaberria, negua
Osagaiak
  • 120 ml esne
  • 125 gramo irin
  • 10 gramo legamia
  • 125 gramo azukre
  • 100 gramo marrubi fresko
  • 2 arrautza
  • limoi bat
  • 50 gramo gurin

Gurin kremarentzat:

  • 100 gramo glass azukre
  • 50 gramo marrubi fresko
  • 125 gramo gurin

Nola egiten den

Ontzi sakon batean arrautzak irabiatu, limoi-harramazka eta esne hotzaren zati bat gehitu. Dena lotuta dagoenean, bota gurin likidoa, baina hotza, azukrea, legamia eta irina.
Birrindu marrubi garbi eta garbituak esne pixka batekin krema lortu arte. Ondoren, gehitu irin, legamia eta gainerako osagaiak, aurrez nahastuta, pasta fin ez oso trinkoa lortu arte.
Bete molde bakoitza bere edukieraren 2/3raino, bota gainetik azukre pixka bat, eta sartu labean, tenperatura ertainean edo baxuagoan, 25 minutuz, kolore gehiagoz edo gutxiagoz. Eginda dauden ikusteko, sartu zotz bat; garbia ateratzen bada, prest daudela esan nahi du; bestela, utzi minutu batzuk gehiago kozinatzen amaitu arte.
Labetik ateratakoan, apaindu gurin-kremarekin. Hori lortzeko, fresa garbiak eta azukrearekin garbituak birrindu behar dira, pasta fin bat osatu arte, eta, ondoren, gurinarekin elkartu, irabiatu eta nahasi, krema homogeneo bat osatu arte.
Krema hori pita kizkurra duen pastel-mahuka batean sartuta, pasteltxoak estali, eta, azkenik, apaindu galletatxoekin, bihotz-zatitxoekin, txokolatezko fideoekin.. Leku fresko batean gorde, kontsumitu arte, gurin-krema gordetzeko.

Ikusi errezeta gehiago Marrubiarekin