Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Mandarina

Mandarina :: Sukaldeko trikimailuak

Sukaldeko trikimailuak

Hona hemen zenbait trikimailu:

  • Mandarinak, zapore gazi-gozoa dutenez, oso freskagarriak eta goxo-goxoak izaten dira l naturalean jaten badira, fruta fresko gisa edo zuku gisa.
  • Gajoak tarta eta pastelen osagai apaingarri gisa erabili ohi dira gozogintzan.
  • Fruta hori sorbeteak, izozkiak, marmeladak eta likoreak egiteko ere erabiltzen da.
  • Ekialdean saltsa bikainak egiten dira, haragiak, hegaztiak eta arrainak laguntzeko, edo entsaladetan jartzen dira naturalean, barazkiekin konbinatuta.
  • Mandarina-estraktua gozokiak eta karameluak egiteko erabiltzen da.

Errezeta: Mandarina-sorbetea

  • Denbora: 30-45 minutu
  • Prezioa: 5-10€
  • Zailtasuna: Oso erraza
  • Anoak: 4
  • Denboraldia: NEGUA

Osagaiak:

  • 16 mandarina
  • 300 gr. azukrezkoak
  • ur mineral gasduneko botilatxo bat
  • lima edo limoi erdi bat
  • arrautza-zuringoa

Nola egiten den:

  • Zuritu mandarinak eta limoia edo lima.
  • Azukrea kazola batean jarri eta botilako gasaren bidez uraren erdia bota.
  • Eragin noizean behin, azukrea berdin urtu eta almibar bat sor dadin.
  • Sua itzali azukrea irakiten hasten denean eta utzi hozten.
  • Birrindu mandarinak eta lima edo limoi-erdia likuadora batekin edo irabiagailu baten laguntzaz.
  • Bota ateratzen den zukua almibar hotzean eta sartu pitxer batean hozkailuan.
  • Hoztutakoan, sartu izozkailuan.
  • Izotz-ehundura duenean, nahasi pixka bat sorbetea eta elur-puntuan dagoen arrautza-zuringoa.
  • Dena berriz ere sorbetearekin nahastu, krematsua gera dadin.
  • Gaineratu gainerako ur botila gasarekin eta sartu izozkailuan kazkabarra geratu arte.
  • Zerbitzatu kopa edo edalontzi altuetan, apaindutako lastotxoekin batera.

Errezeta: endibia-entsalada artoarekin eta mandarinekin

endibia-entsalada artoarekin eta mandarinekin
  • Denbora: 5-10 minutu
  • Prezioa: 5 €-tik beherakoa
  • Zailtasuna: erraza
  • Anoak: 4
  • Denboraldia: udaberria, uda, udazkena, negua

Osagaiak:

  • 4 endibia
  • 250 gramo gazta urdin
  • 10 ml oliba-olio
  • 1 mandarina
  • 30 gramo arto txigortu

Nola egiten den:

  • Kontu handiz garbitu endibiaren hosto guztiak eta sukaldeko paper batekin lehortu. Azpil batean jarri eta gorde.
  • Gazta urdina oliba-olio koilarakada batekin nahastu eta irabiatu pixka bat krematsuagoa geratu arte.
  • Bete endibiak gazta urdinezko kremarekin, jarri mandarinazko gajo bat eta zatitutako artamu txigortuekin.

Ikusi errezeta gehiago Mandarinarekin