Skip to main content
01

Frutak de la A a la Z:

Marakuia

Maracuyá :: Jatorria eta barietateak

Jatorria eta barietateak

Jatorriz Erdialdeko Amerikakoa da. Brasil da ziurrenik ekoizle handiena, eta atzetik ditu Kolonbia, Venezuela eta Erdialdeko Amerika osoa. Asian, Kenyan, Boli Kostan, Afrika hegoaldean eta Australian ere ekoizten da. Europako merkatuan, fruta-espezieez gain (horia, morea eta granadilla), askotariko hibridoak daude. Brasilen barietate hauek ekoizten dira: Ouropretano, Muico, Peroba, Pintado eta Hawaina. Australiak hibrido erresistenteak garatu ditu, besteak beste, Redland Triangularra. Hawaiin Noel Especial barietatea dago, eta horren fruituek 90 gramo arteko pisua izan dezakete; oskol horia eta mami laranja iluna, oso zukutsua.