Frutaka-tik Z-ra:
Limoia

Denboraldiko egutegia
Nola aukeratu eta kontserbatu
Limoia eta lima urte osoan daude eskuragarri gure merkatuetan. Primofiori limoia biltzeko Espainiako epeak urriaren hasieratik otsailaren bukaerara bitartekoak dira. Vernakoak eta Eurekakoak, otsailaren hasieratik maiatzaren bukaerara.
Tamainari dagokionez, pisutsuak diruditen aleak hautatzea komeni da, azal leun, sendo, distiratsu eta berde bizikoak. Oskolean izan ditzaketen orban marroi txikiek, erakargarritasuna kentzen badie ere, ez diote zaporeari eragiten. Pieza bigunak edo lehortuak baztertu egin behar dira.
Limoi osasuntsuak, maneiu eta garraioak eragindako lesioek eragindako akatsik gabeak, eguzki erredurak, izozteak, kazkabarra, birusak, usteldura eragiten duten onddoak edo hozkailuaren kontserbazio txarra (tenperatura desegokia, hezetasuna edo aireztapena), giroko tenperaturan eduki daitezke hainbat astez, hozkailua erabili beharrik gabe. Hotz-iturriak erabiliz gero, kondizio ezin hobeetan gorde daitezke hilabete arte.