Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Laranja

Naranja :: Nola aukeratu eta kontserbatu

Nola aukeratu eta kontserbatu

Laranja barietate ezberdinei esker, urte osoan zehar gozatu daiteke fruta honetaz. Laranjondoak udaberriaren hasieran loratzen dira, udazkenaren erdialdetik udara ia hasi arte heltzen diren garaiekin, eta, beraz, sasoirik onenean egoten dira hilabete horietan.

Laranjak helduta merkaturatzen dira, klimatikoak ez diren frutak direlako eta, beste batzuk ez bezala, bildutakoan ez direlako heltzen.

Zitrikoak zukutsuak badira, astunak izan behar dute; horregatik, beren sasoirik onenean dauden laranjak astunak izaten dira tamainari dagokionez. Kolpe edo ubeldurak dituzten edo zaharmindu usaina duten aleak baztertu egin behar dira. Azalaren koloreak ez du fruituaren kalitatea segurtasunez adierazten, laranja helduak baitaude azal berdearekin.

2 kiloko sareetan merkaturatzen diren laranjak I. eta II. klasekoak izaten dira; klase estrakoak, berriz, egurrezko kaxetan gordetzen dira, eta haietako batzuk zelofan-paperean bilduta aurkezten dira.

Laranjak denbora gutxian jan behar badira, fruta-ontzi batean utz daitezke giro-tenperaturan. Hala ere, asteetan kontserbatzeko, hozkailuan edukitzea komeni da. Laranjak ez dira bata bestearen gainean pilatu behar; bata bestearen ondoan jarri behar dira, haien artean nolabaiteko tartea utzita.