Skip to main content
01

Frutak Atik Zra:

Kiwia

Kiwi :: Jatorria eta barietateak

Jatorria eta barietateak

Fruitu exotikoa da, Himalaiaren magaletatik datorrena, Txina Kontinentaletik, hain zuzen ere. Modu basatian hazten ziren, duela 300 urte ingurura arte, fruta hori landatzen hasi ziren arte. 1900. urtearen hasieran, kiwiaren hazia Zeelanda Berrira eraman zuten. Han garatu ziren gaur egun dugun kiwia ekoizteko teknikak. Zeelanda Berria, Italia eta Txile dira herrialde ekoizle nagusiak

hauek dira barietateetako batzuk: Kaquiara II eta MG-6, zapore atseginekoa eta mami berde esmeraldaduna; Espainian, Actinidia deliciosa barietatea, Hayward-etik eratorria. Fruituen tamaina txikia dela eta, garrantzi gutxiagoko beste barietate batzuk hauek dira: Monty, Abbot, Bruno, Kramer, Blake, Tomuri eta Matua.