Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Karanbola

Carambola :: Sukaldeko trikimailuak

Sukaldeko trikimailuak

Erraz prestatzen da, eta ez dago zuritu beharrik. Garbitu eta xerratan moztu. Bere forma apaingarria da fruta entsaladetarako eta bere azidotasun arinak fruta freskagarri bihurtzen du. Tropiko zaporeko irabiakiak eta freskagarriak egiteko ere erabiltzen da, baita jeleak eta marmeladak prestatzeko ere.

Mazedonia tropikala

  • Denbora: 30 minutu
  • Prezioa: 5-10€
  • Zailtasuna: Ertaina
  • Anoak: 4
  • Denboraldia: Urte osoan
Osagaiak
  • 2 karanbola
  • kiwi bat
  • 2 papaia
  • 2 banana (edo, bestela, 6-8 bananatxo)
  • laranja bat
  • 1-2 limako zukua eta azukrea

Nola egiten den

Zuritu eta txikitu bananak eta kiwia, eta moztu karanbolak xerratan. Busti dena lima- eta laranja-zukuarekin, azukrearekin batera. Moztu papaiak erditik, kendu haziak, zuritu eta zatitu mamia. Nahastu zatitutako fruta guztiak ontzi batean eta jarri nahasketa kopetan. Mazedonia hozkailuan hoztu zerbitzatu baino gutxienez ordubetez.

Ikusi errezeta gehiago Karanbolarekin