Frutaka-tik Z-ra:
Kakia

Denboraldiko egutegia
Nola aukeratu eta kontserbatu
Barietate Gorri Distiratsua eta Tomatero urriaren amaieratik otsailera eros daitezke. Los Sharon, azarotik martxora.
Kaki astringenteak ongi helduta egon behar du kontsumitzeko. Larruazalean akatsak dituzten aleak baztertu egin behar dira. Era berean, erosketan zurtoina eta kasketa gordetzea komeni da. Hobe da fruitu are gogorrak hartzea, hiru bat astez hotzean gorde daitezkeenak. Oraindik berde badago, girotenperaturan utzi behar da erabat heldu arte. Kakia oso fruitu delikatua eta merkaturatzen zaila da, Sharon barietatea izan ezik, gogorra eta trinkoa baita; gainerakoak bigun eta helduta daudenean eta denbora gutxian kontsumitu behar dira, berehala hondatzen baitira. Heltzea azkartu nahi badugu, paperezko poltsa batean sar dezakegu, beste fruta batzuekin batera, hala nola platanoak edo sagarrak. Kakia izoztu egin daiteke, osorik edo mamia; horrelakoetan, limoi-zukua eranstea gomendatzen da, kolorea alda ez dakion.