Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Gerezia

Cereza :: Nola aukeratu eta kontserbatu

Nola aukeratu eta kontserbatu

Gereziak eta gindak udako frutak dira, baina haien zapore atseginaz goza dezakegu apirilaren amaieratik (goiztiarrenak) URL0ren erdialdera arte. Merkatuan, kolore gorri iluneko edo beltz biziko frutak aukeratu behar dira, barietatearen arabera. Mamitsuak beti dira onenak. Garrantzitsua da aukeraketa ona egitea, bildu ondoren heltzen ez diren fruituak baitira. Garbi egon behar dute, eta larruazal sendoa, distiratsua, osoa eta hausturarik eta akatsik gabea izan behar dute. Zurtoinak berdeak eta freskoak izan behar dira. Zurtoina fruituari ongi lotuta dagoela eta biak elkartzen diren puntuan usteldurarik edo lizunik ez dagoela ziurtatzea komeni da. Malformaziorik (fruitu bikoitzik) ez izatea ere garrantzitsua da. Oro har, gerezi handienak izaten dira zaporerik onena dutenak. Ginden kasuan, biribilak eta astunak dira onenak, kolore gorri argikoak edo arrosa horixkak.

Behin sasoian daudela, hozkailuan gordetzea komeni da, garbitu eta tapatu gabe; horrela, bi aste ere iraun dezakete. Almibar arin baten izozketa onartzen dute, freskoak edo embadurnatuak eta, aranek bezala, gerezi eta ginga ilunenen barietateek jasaten dute hobekien izozketa.