Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Udarea

Pera :: Sukaldeko trikimailuak

Sukaldeko trikimailuak

Bere nutrizio-ezaugarriak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, fresko kontsumitu behar da. Konpotak, zukuak, nektarrak eta abar egiteko ere oso osagai preziatua da.

Kanarietako irabiakia

  • Denbora: 20 minutu
  • Prezioa: 5-10€
  • Zailtasuna: Oso erraza
  • Anoak: 4
  • Denboraldia: Urte osoan
Osagaiak
  • 4 udare
  • 4 banana
  • baso bat almendra-esne (edo esne lurrundua eta azukrea)

Nola egiten den

Udareak likidotu eta bota zukua irabiagailuaren edalontzian. Platanoak eta esnea gehitu. Une batez irabiatu eta unean bertan zerbitzatu.

Ahuntz-gazta txigortua udareekin eta tipula karamelatuarekin

  • Denbora: 20-30 minutu
  • Prezioa: 5-10€
  • Zailtasuna: erraza
  • Anoak: 4
  • Denboraldia: udaberria, uda, udazkena, negua
Osagaiak
  • 300 gramo ogi mahaspasekin
  • 200 gramo ahuntz-gazta barran
  • 100 gramo udare
  • 200 gramo tipula
  • 50 ml oliba-olio
  • 4 gramo azukre
  • Gatz pixka bat
  • Menda freskoa

Nola egiten den

Tipula zuritu eta juliana fin moztu. Kazola estalkidun batean, su eztian kozinatu gatz eta azukre pixka batekin. Pixkanaka eragin gorritu eta karamelatu arte. Oliotik xukatu iragazki baten laguntzaz, eta gorde. Zuritutako udare xerra finak moztu eta hozkailuan gorde gerorako. Ahuntz-gazta xerra lodietan zatitu, eta buelta eta buelta gorritu zartagin itsasgaitz batean, gantzik gabe. 
Sarrera mahaspasa txigortuen ogi-xerra batzuekin muntatu, eta haien gainean jarri udare-xerrak, ahuntz-gazta eta, azkenik, tipula karamelizatua eta menda fresko pixka bat.

Ikusi errezeta gehiago Pera pasarekin