Frutak Atik Zra:
Pitahaya

Denboraldia
Sukaldeko trikimailuak
Fruta fresko gisa kontsumitzen da, baina kokteletan eta freskagarrietan ere erabil daiteke. Pitahaya helduak zailtasunik gabe zuritzen dira. Lorearen aldetik moztu eta azaletik behera bota.
Horrela zuritutako fruta xerratan moztu daiteke. Jatean, haziak mastekatzea saihestu behar da.
Pitahaya horia naturalean jaten da, bere horretan, edo zukuetan, kokteletan, fruta-mazedoniei edo jogurtari erantsita. Jogurtak, izozkiak, gozokiak, marmeladak, jeleak, gelatinak eta freskagarriak egiteko ere erabiltzen da. Herrialde batzuetan koloratzaile gisa erabiltzen da.
Pitahaya gorria ez da hain usaintsua, eta ez du hain zapore gozoa, geza baizik. Bere kolore erakargarriak postre eta koktel exotiko askoren apaingarri bezala bereziki aproposa egiten du.
Pitahaya gorria banilla-izozkiarekin

- Denbora: 20 minutu
- Prezioa: 5-10 €
- Zailtasuna: Oso erraza
- Anoak: 4
- Denboraldia: Uda
Osagaiak
- 2 pitahaya gorri
- 150 gramo mugurdi
- banilla-izozkia
Nola egiten den
Zuritu pitahayak; moztu puntak eta luzatu azala. Xerratan moztu. Birrindu mugurdiak saltsa baten trinkotasunarekin utzi arte. Jarri izozki-bola bat plater apaingarri batean. Jarri pitahaya xerrak inguruan eta apaindu mugurdi-saltsarekin, menda-orritxo batzuekin eta txokolate beltzeko txirbilekin.
