Skip to main content
01

Frutak Atik Zra:

Tamarilloa

Tamarillo :: Sukaldeko trikimailuak

Sukaldeko trikimailuak

Helduta jan behar da, erditik moztuta eta koilararekin. Entsaladan jan daiteke, zurituta, ebakita eta dadotan. Oso mamitsua denez, zuku bikainak presta daitezke. Azala zuritzea gomendatzen da, azalaren zaporea mikatz samarra baita.

Tamarillo karamelizatuak

  • Denbora: 20 minutu
  • Prezioa: 5-10 €
  • Zailtasuna: Oso erraza
  • Anoak: 4
  • Denboraldia: Urte osoan
Osagaiak
  • 10 tamarillo
  • 2 koilarakada azukre

Nola egiten den

Sartu tamarilloak minutu batez ur irakinetan, eta zuritu. Erditik moztu eta laberako erretilu batean jarri, alde laua beherantz duela. Hautseztatu azukrearekin eta laberatu 15 minutuz 180 ºC-an. Bere zaporea oso ondo ezkontzen da espezia minez ondutako haragi plateretarako goarnizio gisa.

Ikusi tamarilloa duten errezeta gehiago