Frutaka-tik Z-ra:
Anana

Denboraldiko egutegia
Nola aukeratu eta kontserbatu
Urteko edozein garaitan eskura dezakegu fruta preziatu hori, geografikoki oso urrun dauden herrialdeetan landatzen baita.
Pinaburuak helduta daude brakteen puntak berde koloretik laranja kolorera aldatzen diren momentuan, fruituaren kolorea berdea izan arren.
Zurtoinaren muturra lizunduta edo zikinduta badago, hostoak zimelduta edo fruta kolpatuta, hobe ez erostea. Usainak gozoa izan behar du oinarrian, eta fruituaren oskola ez da hatzaren presiopean hondoratu behar.
Anana oso fruta hauskorra da, eta bat-bateko tenperatura-aldaketekiko sentikorra. Egun batzuetan gorde daiteke leku fresko eta lehorrean, baina inoiz ez hozkailuan, 7 ºC-tik beherako tenperaturetan hondatzen baita.
Behin zuritu eta moztu ondoren, anana hozkailuan gorde daiteke, plastikozko bilgarri batekin estalita, baina ahalik eta lasterren kontsumitu behar da. Heltze-puntu optimotik aurrera, oso azkar galtzen du bere zukua.