Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Abrikot-belarriak

Orejones de albaricoque :: Nola aukeratu eta kontserbatu

Nola aukeratu eta kontserbatu

Fruta lehortuak erosteko orduan, arreta berezia jarri behar da, itxura eta kolore bera izan dezaten eta zimur askorik izan ez dezaten. Fruta lehortu batzuk (aranak eta mahatsak, adibidez) osorik, hezurrik edo hazirik gabe eros daitezke, eta, beraz, erosi aurretik, jakin egin behar da nola erabiliko diren, behar bezala aukeratzeko.

Ongi kontserbatzeko eta gehiegi ez lehortzeko, ongi itxitako kristalezko flaskoetan gorde behar dira fruta lehortuak, toki fresko, lehor eta argitik eta intsektuetatik babestuan. Horrela irauten dute hilabetetan. Ez dira plastikozko poltsetan gorde behar, lizundu egingo bailirateke.