Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Litchia

Litchi :: Sukaldeko trikimailuak

Sukaldeko trikimailuak

Litchi gordina kontsumitzea da ohikoena, zuritzen oso erraza delako eta, horrela, bere propietateak ahalik eta gehien aprobetxatzen direlako. Fruta, zuku, irabiaki, mazedonia eta pasteletako entsaladetan sartu eta arrozarekin, haragiekin eta arrainekin ongi konbinatzen da. Izozkietan eta ziropetan ere erabiltzen da, eta almibarretan ere aurki daiteke. Batzuetan, lehortzen utzi eta fruta lehortua bezala jaten da (nutrienteen kontzentrazioa hirukoiztu egiten da, nahiz eta C bitaminaren %20-50 galdu).

Litchi-sorbetea

  • Denbora: 45 minutu
  • Prezioa: 5-10€
  • Zailtasuna: Batez bestekoa
  • Anoak: 4
  • Denboraldia: NEGUA
Osagaiak
  • kilo bat litchi (freskoak)
  • 250 gramo azukre
  • litro erdi anana-zuku
  • gelatina orri bat
  • limaren edo limoiaren litro laurden bat zuku

Nola egiten den

Zuritu litchiak eta moztu bitan. Hezurra banatu. Jarri gelatina ur epeletan 10 minutuz, eta, ondoren, xukatu. Berotu limaren (edo limoiaren) zati bat, eta disolbatu azukrea eta gelatina. Egin purea litchiekin, eta gehitu anana-zukua eta gainerako lima- edo limoi-zukua. Bota nahasketa kopa batzuetan eta hozten jarri hozkailuan. Apaindu menda-hosto batekin eta arrosa-petalo batzuekin.

Ikusi errezeta gehiago Litchi-rekin