Frutaka-tik Z-ra:
Litchia

Denboraldiko egutegia
Nola aukeratu eta kontserbatu
Azarotik otsailera fresko egon daiteke, baita urte osoan lehortzen eta almibarretan ontziratuta ere.
Ez da oso ezaguna Europako herrialde askotan, eta inportatuta iristen da hara. Horrela, herrialde horietan zaila da merkatuan aurkitzea, eta batzuetan ekialdeko establezimendu eta jatetxeetan bakarrik dasta daiteke. Txinan, merkatuetan litchia aurkitzeko modurik ohikoena lehortzea da. Litchiak erostean, zimurtuta daudenak bota behar dira, mamia beltza bihurtzen ari dela eta zaporea galdu duela adierazten baitu horrek.
Giro-tenperaturan uzten bada, azala lehortu eta ilundu egiten da. Bi aste inguru eduki daitezke hozkailuan, barruan paper xurgatzailea duten plastikozko poltsetan sartzen baditugu. Denbora luzea igaro ondoren, hartzitu egiten dira, eta azidotasuna areagotu egiten zaie. Nolanahi ere, fruta hori kontserbatzeko modurik onena izoztea da, urtebetean kontserbatzeko aukera ematen baitu.