Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Lima

Lima :: Nola aukeratu eta kontserbatu

Nola aukeratu eta kontserbatu

Limoia eta lima urte osoan daude eskuragarri gure merkatuetan. Primofiori limoia biltzeko Espainiako epeak urriaren hasieratik otsailaren bukaerara bitartekoak dira. Vernakoak eta Eurekakoak, otsailaren hasieratik maiatzaren bukaerara.

Tamainari dagokionez, pisutsuak diruditen aleak hautatzea komeni da, azal leun, sendo, distiratsu eta berde bizikoak. Oskolean izan ditzaketen orban marroi txikiek, erakargarritasuna kentzen badie ere, ez diote zaporeari eragiten. Pieza bigunak edo lehortuak baztertu egin behar dira.

Limak kontu handiz erabili behar dira, beren ahaideak baino dezente delikatuagoak baitira limoiak. Ura erraz galtzen dutenez, azkar lehortzen dira, zimurtuz eta mamia galduz. Gainera, horitzeko joera izaten dute argi biziaren eraginpean jarriz gero, eta, aldi berean, zaporea aldatu eta azidotasun bereizgarria galtzen dute. Giroko tenperaturan astebetez mantentzen dira, gutxi gorabehera, egoera onean. Kontserbazio-denbora luzatzeko, hozkailuan gorde behar dira. Zukua eta oskola ere izoztu egin daitezke, eta lehortutako edo konfitatutako oskola, berriz, giro fresko eta lehorrean gorde behar da.