Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Mertxika

Melocotoń :: Nola aukeratu eta kontserbatu

Nola aukeratu eta kontserbatu

Maiatzaren lehen hamabostaldian iristen dira merkatura Sevillatik, Huelvatik eta Valentziatik datozen fruituak. Uztailean Murtzia, Extremadura, Tarragona eta Bartzelonatik etorritakoek egiten dute. Irailean agertzen direnak Lleida eta Aragoikoak dira.

Mertxikak osorik agertu behar dira merkatuan, usteldurarik gabe edo kontsumitzeko desegoki bihurtzen duten aldaketarik gabe, garbi eta partikula arrotzik gabe. Bere koloreagatik jakin daiteke helduta dagoen ala ez, azken orban berdeak tonu horia hartzen duenean jadanik kontsumitzeko prest dagoen seinale da. Usain leuna, usaintsua eta fruta-gustukoa izan behar du. Behin erosita, guztiz helduta ez dauden fruituak giro tenperaturan mantentzea komeni da, heldu arte. Dagoeneko helduta dauden hozkailuan gordetzen baditugu, beste frutetatik bereizita gorde behar dira.