Skip to main content
01

Frutak Atik Zra:

Mangostana

Mangostan :: Sukaldeko trikimailuak

Sukaldeko trikimailuak

Entsaladei eta sorbeteei oso ongi laguntzen badie ere, mangostana naturalean jaten da batez ere. Fresko jateko, azala erditik moztu behar da, eta arrautza gogor bat zuritzen ariko bagina bezala kendu. Aukera ona da mamia zerbitzatzea, oso hotza, izozkiarekin edo esne-gainarekin.

Mangostan irabiakia

  • Denbora: 45 minutu
  • Prezioa: 5-10 €
  • Zailtasuna:Ertaina
  • Anoak: 4
  • Denboraldia: Urte osoan
Osagaiak
  • 6 mangostan
  • 50 gramo azukre
  • 150 mililitro cava lehor
  • 1 arrautza-zuringo
  • 4 lima-xerra eta mugurdi-saltsa

Nola egiten den

Zuritu mangostanak, atera mamia eta pasatu irabiagailutik pure fina lortu arte. Irabiatu zuringoa elur-puntuan eta gehitu azukrea. Nahastu purea arrautza-zuringoarekin eta cavarekin. Bota nahasketa ontzi egoki batean eta hoztu izozkailuan. Erregularki irabiatu, hanpatua gera dadin. Zerbitzatu kopa altuetan eta apaindu menda-hostoekin, lima-xerrak eta mugurdi-saltsa pixka batekin.

Ikusi errezeta gehiago Mangostanekin