Skip to main content
01

Frutak Atik Zra:

Kumquata

Kumquat :: Nola aukeratu eta kontserbatu

Nola aukeratu eta kontserbatu

Kumquat-a urte osoan dago eskuragarri merkatuetan, herrialde ekoizle nagusiek garai desberdinetan biltzen baitute.

Kumquatak sarritan oso modu erakargarrian eskaintzen dira merkatuetan, bere adarrari lotuta eta bere hosto berde eta txiki batzuk mantenduz. Ale irmoak aukeratu behar dira, orbanik eta kolperik gabekoak, eta azala distiratsua izan behar dute. Hobe da beti kumquat bigunak baztertzea, oso erraz hondatzen baitira.

Kumquata laranjak baino finagoa eta hauskorragoa da, azala meheagoa baitu. Giro tenperaturan, erabat kontserbatzen da 5-6 egunez, baina epe hori hiru astez luza daiteke, gutxi gorabehera, eta hozkailuan gorde.