Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Ahabia

Arándano :: Nola aukeratu eta kontserbatu

Nola aukeratu eta kontserbatu

Ekainetik abendura bitartean dago eskuragarri. Bildu ondoren, 4 edo 5 astez kontserbatzen da, hezetasun- eta tenperatura-beharrak kontuan hartuta.

Fruta mota hori aukeratzean, komeni da koloreari erreparatzea, distiratsua eta bizia izan behar baitu. Ukitzean tinko eta lehor egon behar dute, bigunak eta hezeak lehenago hondatzen baitira. Deshidratatu egiten direlako, pikor txikiak pitzatu egiten direlako edo lizundu egiten direlako hondatzen dira.

Normalean, aroma elikagaiaren itxurarekin batera agertzen da, eta oso fruta lurrinduak izan ohi dira.

Ez dira helduta ez dauden fruituak eskuratu behar, jada etxean helduko direla pentsatuz, hori ez baita gertatuko. Helduegiak erostea ere ez da komeni, zukua galtzen baitute.