Frutaka-tik Z-ra:
Kiwanoa

Denboraldiko egutegia
Sukaldeko trikimailuak
Naturalean soilik har daiteke, edo haragiarekin edo arrainarekin batera, guarnizio gisa edo entsaladetako osagai gisa.
Fresko kontsumitzeko, erditik mozten da luzetara, eta koilara batekin mamia ateratzen da. Mamia bahetu egin behar da pipitak kentzeko.
Kiwanoaren zaporeari ñabardura fin bat erantsi nahi bazaio, limaren zukua, esne-gaina eta brandya edo koñaka gehitu dakizkioke.
Era berean, limarekin eta laranjarekin ondo nahasten da.
Marakuia eta kiwanozko gelatina

- Denbora: 30 minutu
- Prezioa: 5-10€
- Zailtasuna: Oso erraza
- Anoak: 4
- Denboraldia: Urte osoan
Osagaiak
- 4 marakuia
- 3 kiwano ertain
- 150 gramo azukre
- edalontzi bat laranja zuku
- 1/4 litro ardo lehor
- 7 gelatina orri
- 40 mililitro laranja-likore
Nola egiten den
Egosi marakuiaren mamia, azukrea eta laranja-zukua bizpahiru minutuz.
Iragazi nahasketa eta gehitu ardoa litro erdia lortu arte. Ur epeletan bigundu gelatinazko hostoak. Aurreko nahastea ondo xukatu eta eragin. Hozten utzi eta ondoren, molde batean jarri. Hozten denean, bota nahastura kubotan. Atera kiwano-mamia koilaratxo batekin, eta ireki luzetara. Gorde kiwano-oskolen erdiak. Nahastu mamia gelatinazko dadoekin. Bete kiwano-azalak nahasketarekin, bota gainetik laranja-likorea, eta zerbitzatu.