Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Mahatsa

Uva :: Nola aukeratu eta kontserbatu

Nola aukeratu eta kontserbatu

Mahatsa udaren erdialdetik neguaren hasierara heltzen da barietateen eta laborantza-eremuen arabera. Mahatsa heltze-garaia iritsi bezain laster biltzen da, irailaren erdialdetik azaroaren amaierara bitartean. Beraz, sasoiko mahats freskoak udazken eta negu hasieran dasta daitezke.

Mahatsak erosi aurretik, astindu mahats-mordoa poliki-poliki. Aleek beren lekuan egon behar dute, eta baten bat erortzen bada, mahatsa helduegi dago. Mahats-mordoek trinkoak izan behar dute, eta fruituek tinkoak, azal leun eta kolore eta tamaina uniformekoak; mahats-barietate beltzek edo gorriek ez dute seinale berderik izan behar.

Behin etxean, mahatsa egoera ezin hobean kontserbatzen da denbora luzez, bere heldutasun-puntuan hartu eta isatsa beherantz duela zintzilikatzen bada, aleak bata bestetik bereizi eta uki ez daitezen, alanbre etzanetan jarritako kakoetan. Paper sulfurizatuzko edo zelofanezko poltsa berezi batean sartu eta iltze batetik zintzilika daitezke. Hozkailuan, baldintza onetan eduki behar dira hamabost egun arte. Zapore eta usain ona izan dezaten, kontsumitu baino ordubete lehenago hozkailutik ateratzea komeni da.