Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Rambútan

Rambútan :: Sukaldeko trikimailuak

Sukaldeko trikimailuak

Ekialdeko sukaldaritza oso ezaguna da. Fruta hori bere horretan jan daiteke, azala kenduta, edo osagai gisa erabiltzen da entsaladetan, zukuetan, irabiakietan, pasteletan eta beste postre gozo batzuetan.

Bere zaporea haragi zurienarekin bat dator (oilaskoa, indioilarra, ahatea, txerri solomoa, esneko txahalkia...)

Rambutan-konpota

  • Denbora: 45 minutu
  • Prezioa: 5-10€
  • Zailtasuna: Batez bestekoa
  • Anoak: 4
  • Denboraldia: Urte osoan
Osagaiak
  • 800 gramo rambutan
  • 150 gramo azukre
  • 1 edalontzi moskatel
  • 250 gramo mugurdi
  • menda-hostoak eta kanela ehoa

Nola egiten den

Ireki rambutanak eta atera haien mamia. Azpil batean jarri eta azukrearekin, kanelarekin eta moskatelarekin estali. Gau batez beratzen utzi. Jarri dena lapiko batean eta irakin. Sutatik berehala kendu eta hozten utzi. Zerbitzatu behar denean, gehitu mugurdiak eta hautseztatu kanela eta menda xehatuarekin.

Ikusi errezeta gehiago Rambutan-ekin