Skip to main content
01

Frutaka-tik Z-ra:

Mangostan

Mangostan :: Jatorria eta barietateak

Jatorria eta barietateak

Asiako hego-ekialdeko fruitua da, Thailandiakoa, eta benetako gutiziatzat daukate han. Txina, Sri Lanka, Thailandia, Borneo, Filipinak, Ginea, Brasil, Malaysia, Madagaskar eta Amerikako eta Asiako beste herrialde batzuk dira herrialde ekoizleak. Gaur egun, hazi egin da fruta horren eskaria Europan, eta labore garrantzitsuenetako bat izatera iritsi da, asko kontsumitzen duelako. Ez da barietaterik identifikatu, baina bai egin dira bereizketak, fruituaren tamainaren, azidotasun mailaren eta zaporearen arabera. Horiak moreak baino errazago landatzen dira; horiak, berriz, mingotsagoak dira. 200 mangostan espezie ezberdin baino gehiago daude, eta alde handia dago pisuan; izan ere, fruitu batzuk 1.000 gramoraino irits daitezke.