Frutak Atik Zra:
Ahuakatea

Denboraldia
Jatorria eta barietateak
Mexikon, Kolonbian eta Venezuelan sortua da ahuakatea. Amerikara iritsi ziren lehen espainiarrek "Indietako udarea" izenez bataiatu zuten fruitu hori, Espainiako udareekin zuen kanpo-antzekotasunagatik. Hauek dira ekoizle nagusiak: Mexiko, Dominikar Errepublika, Kolonbia, Peru eta Indonesia. Saltokietan gehien saltzen diren barietateak honako hauek dira: Hass, ezagunena eta merkaturatuena; tamaina txikikoa, zimurtsua, azal ilunekoa eta mami horikoa. Mexikon eta Espainian ekoizten da, Andaluzian. Bacon barietaterik goiztiarrena da, berde distiratsua eta oso landua Espainian; Cocktail edo datil forma luzangakoa eta hezurrik gabea du erdian, zapore finekoa eta delikatua; Israelen eta Espainian landatzen da, eta batez ere Frantzian merkaturatzen da; Fuerteak udare-forma du, distirarik gabea eta azal fin, latz eta zapore finekoa, 250 gramoko pisua du; Israelen hazten da, eta Espainian, Hegoafrikan eta Kenyan lantzen da. Azkenik, Pinkerton barietatea luzanga da, udare-formakoa, eta azal zimurra eta zapore atsegina du; Israelen lantzen da.

