
Sarrera
Frutak ezinbesteko elikagai multzoa dira gure osasun eta ongizaterako, zuntz, bitamina eta mineralez eta eragin antioxidatzaileko substantziez (C bitamina, E bitamina, beta-karotenoa, likopenoa, luteina, flabonoideak, antozianinak, etc. ). Berdura eta barazkiekin batera, C bitaminaren iturri ia bakarra dira. Espezieen aniztasun handiak, beren ezaugarri organoleptiko desberdinek (zentzumenen bidez hautematen ditugunak, hala nola zaporea, usaina, kolorea, testura...) eta prestatzeko modu desberdinek kontsumitzaileen onarpen handiko produktuak bihurtzen dituzte, batez ere Europako hegoaldekoak.
2017an, fruta freskoen kontsumoa % 7,1 murriztu zen, prezioa igo egin zelako. Hori dela eta, 92,45 kilogramo kontsumitu ziren per capita. Asturiasen kontsumitu zen gehien (115,7 kilo), eta Errioxan gutxien (77,2 kilo). Gehien eskatzen diren frutak laranja dira, eta atzetik datoz banana, sagarra, sandia eta meloia.
Hala ere, oraindik oso urruti gaude dieta orekatu bat lortzeko gomendagarriak diren baremoetatik; are gehiago, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta Nutrizioan eta antzeko sozietateetan adituek gomendatzen duten gutxieneko kopurua 400 gramokoa da egunean. Horrenbestez, osasunaren eta nutrizioaren ikuspegitik, funtsezkoa da "naturalean" are fruta gehiago jatea, horixe baita modurik onena fruta horien dohain eta nutrizio-ezaugarri guztiak aprobetxatzeko.